martes, 23 de abril de 2013

BOLEIBOLA

Estatu batuetako gorputz heziketako irakasle batek asmatu zuen bere ikasleentzako kontaktu gabeko jolas bat bilatzen ari zela. Hasiera batean teniseko zelaian jokatzen zen, sarea ez zegoen gaur egunekoa bezain altua eta baloi modura saskibaloiko baloi baten aire-kamera erabili zuen. 


miércoles, 14 de noviembre de 2012

GURE GORPUTZA: HEZURRAK ETA GILTZADURAK.

Hezurrak eta giltzadurak ikasteko jolas ezazu joku honetara: Lotura klikatu.




GURE GORPUTZA: Muskuluak eta hezurrak.
Muskuluak ikasteko jolas ezazu joko honetara.
Lotura klikatu:  Giharren JOKOA!!!!


 

viernes, 2 de noviembre de 2012

ERRELEBO LASTERKETA.

§  Lau pertsonek osatutako taldekako lasterketa bat da; non kirolariak txandaka korritzen dute. Korrikalariak hurrengoari txanda emateko testigua pasako dio eskutik eskura        
                                

§  Testigua trukatzeko 20 metrotako eremua dago eta ezin da hemendik kanpo aldaketa egin. Beste 10 metrotako aurre-eremu bat badago korrikalariak abiadura har dezan.
   
                                                                                                                                             

§  Bi kirolarien arteko testigu aldaketa abiadura maximoan ematen da. Hau kirolarien arteko sinkronizazio handia eskatzen du. 


§  Testigua pasatzeko bi aukera daude goitik pasatzea (jasotzen duenak besoa atzera luzatuko du eskua gora begira duelarik) edo behetik (kasu honetan eskua behera begiratzen du). Kasu guztietan testigua ezkerreko eskutik eskuinera edo eskuinetik ezkerrera egin beharko da.


LASTERKETA BAT


  

jueves, 1 de marzo de 2012

Elikadura eta osasuna.

Janari faltaren arazoa ez dugunoi, jaten duguna bihurtu zaigu problema. Otordu bakoitzean substantzia kimiko kutsagarriak sartzen ditugu gorputzean; mokadu batek ez digu kalte egingo, baina substantzia horietako asko luzaroan geratuko direnez gure organo, ehun, zelulei itsatsita, zalantza da ea zenbatgarren mokaduaren ondoren ordainduko duen faktura gure osasunak. Elikadura-industria handiaren metodoek eta araudi bigunegiek daukate errua, askok salatzen dutenez.
Unai Brea

-->

2 Elikadura jasangarria.

-->

viernes, 20 de enero de 2012

Luzera jauzia


Luzera jauzia atletismoaren proba bat da, zaharrenen artean dagoena. Izan ere, Antzinako Olinpiadetan ere egiten zuten.

Mike Powellek 1991an munduko errekorra ezarri zuen (08.95 m), Bob Beamonen marka mitikoa gaindituz (08.90 m, 1968). Beste jauzilari ezagunen artean Jesse Owens eta Carl Lewis estatubatuarrak eta Iván Pedroso kubatarra ditugu.

Emakumezkoen markarik onena Galina Chistyakova sobietarrarena da (07.53, 1988).


Luzera jauzia egiteko teknika.

jueves, 19 de enero de 2012

Altuera jauzia


Altuera jauzia atletismoaren proba bat da, parte hartzaileek langa horizontala gainditu behar izatean datzana. Antzinako Greziatik praktikatzen da, eta historian zehar arauak aldatu egin dira eta jauzilariek teknika gero eta hobeak erabiltzen dituzte.

Javier Sotomayor kubatarrak 1993an munduko errekorra ezarri zuen (2.45 m), eta emakumezkoen markarik onena bestela Stefka Kostadinova bulgariarrarena da (2.09, 1987).


Altuera egiteko estiloak.