jueves, 13 de octubre de 2011

ERRUGBIA. Apunteak.

SUDURGORRI, gorputz hezkuntzarako proiektuan, 21. gaian errugbiaren apunteak dauzkazu. Horretarako irudia klikatu.
Liburu koadernoko edukiak:



Azken errugbi munduko txapelketaren irudiak ikusi nahi baduzu, klikatru irudia eta bideo interesgarriak ikusteko aukera izango duzu.

martes, 28 de junio de 2011

Berotze ariketak egitea



Edozein kirol egiten hasi aurretik, beharrezkoa da berotze ariketak egitea. Berotzea entrenamenduaren zati garrantzitsua da, gorputza (giharreak, tendoiak, artikulazioak eta zirkulazioa) prestatu egiten baititu, ariketarako..
Lehenik eta behin, garrantzitsua da urte guztian zehar kirola egitea, osasuna eta sasoia hobetu egingo baititugu horrela. Adin guztietarako daude kirol egokiak. Hala ere, kontsulta ezazu medikuarekin zuretzat egokiena zein izan daitekeen. -Arretaz egin kirola, mugimendu zakar eta tirakadarik egin gabe eta gorputza behartu gabe. Laster hartuko duzu flexibilitatea.




Jarduera fisikoa eta osasuna.



Kirola eta heziketa-balioak

Haur eta gazteen garapenean oso erabilgarri izan daitezkeen heziketa-balioak sustatzen ditu kirolak. Talde bateko kide sentituz, eskuzabaltasuna eta laguntasuna lantzen dira, eta, horrez gain, pozak eta penak lagunekin eramateko aukera ere ematen du. Horrexegatik da ona haur eta neraberik mutirienentzat eta arauei jarraitzeko zailtasun gehien dituztenentzat; tolerantzia sustatzen du horiengan, eta erakusten die ez frustraziorik sentitzen lider baten aginduei men egin behar izateagatik (entrenatzailea da lider hori), eta erakusten die, halaber, ez jokatzen euren nahiak soilik aintzat hartuta.

Erantzukizunaren balioa ere lantzen da kirolaren bidez, lagundu egiten baitu norberaren hutsegiteetatik ikasten, eta haurrei ikusarazten die kontrolatu egiten dutela euren garapena, pertsona moduan daukaten bilakaera. Gainera, entrenamendu-ordutegi bat betetzea eta kirol ekitaldiekin hartzen den konpromisoari erantzutea ere -diziplina esaten zaio horri guztiari- lagungarri gertatzen da.