viernes, 20 de enero de 2012

Luzera jauzia


Luzera jauzia atletismoaren proba bat da, zaharrenen artean dagoena. Izan ere, Antzinako Olinpiadetan ere egiten zuten.

Mike Powellek 1991an munduko errekorra ezarri zuen (08.95 m), Bob Beamonen marka mitikoa gaindituz (08.90 m, 1968). Beste jauzilari ezagunen artean Jesse Owens eta Carl Lewis estatubatuarrak eta Iván Pedroso kubatarra ditugu.

Emakumezkoen markarik onena Galina Chistyakova sobietarrarena da (07.53, 1988).


Luzera jauzia egiteko teknika.

jueves, 19 de enero de 2012

Altuera jauzia


Altuera jauzia atletismoaren proba bat da, parte hartzaileek langa horizontala gainditu behar izatean datzana. Antzinako Greziatik praktikatzen da, eta historian zehar arauak aldatu egin dira eta jauzilariek teknika gero eta hobeak erabiltzen dituzte.

Javier Sotomayor kubatarrak 1993an munduko errekorra ezarri zuen (2.45 m), eta emakumezkoen markarik onena bestela Stefka Kostadinova bulgariarrarena da (2.09, 1987).


Altuera egiteko estiloak.

jueves, 12 de enero de 2012

Futbola


Futbola taldekako kirol bat da, hamaikana jokalariko bi talderen artean baloi esferiko batekin jokatua. Munduko kirolik hedatuena da;[1][2][3] eta diru gehien mugitzen duen kirola ere, saskibaloiarekin, 1 Formularekin eta golfarekin batera. Futboleko jokalariei futbolari deritze.

Munduan osoan, FIFA erakundeak kudeatzen du futbola, eta sei konfederaziotan banatuta dago: AFC, CAF, CONCACAF, CONMEBOL, OFC eta UEFA.

FUTBOL: Deporte de equipo

Saskibaloia


Saskibaloia baloi bat sare bat zintzilik duen saski batean sartzean datzan kirola da. Funtsean, bost jokalarik osatutako bi taldek jokatzen dute aurrez aurre, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan. Bigarren laurdenaren ondoren, 10 minutu inguruko atsedena egiten da. AEBetako liga nagusian, NBAn, laurden bakoitzak 12 minutuko iraupena du.

Historia

1891eko urtean, James Naismith kanadiarrak, AEBko Springfield-eko YMCA unibertsitateko irakasleak, asmatu zuen.

James Naismithek diseinatu zuen hamahiru arauko multzoa:

  1. Pilota norabide guztietara bota dezakezu esku batekin edo bi eskuekin.
  2. ...........(Wikipedian)
BALONCESTO: Historia y reglas de juego.