jueves, 22 de abril de 2010

Disko jaurtiketa


- Diskoa eskuko azken falangearekin baino ez da heltzen.
- Diskoa abiadura har dezan biraketen bidez jaurtitzen da; indar zentrifugoaz baliatuz.
- Enborra jauzi norabidera begira eta ezker oina aurreratuarekin hasiko gera.
- Biraketak hasi aurretik diskoa bizpahiru aldiz balantzatuko dugu bizkarretik sorbalda parerainoko ibilbidean. Azken balantzadan diskoa bizkar parean “ezkutatuko” dugu eta biraketa hasiko dugu.
- Biraketa ezker oinaren gainean pibotatuz hasten da. Bira oso baten ondoren, zangoak tinkotu eta gerria jiratzen hasiko dugu ezkutatua dagoen diskoa aurrerantz jaurtiaz.
- Gogoratu diskoa eskutik irteterakoan hatz lodiarekin bere baitako biraketa sortuko diogula, hegaldi zuzenagoa izan dezan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario