jueves, 22 de abril de 2010

Pisu jaurtiketa


- Pisua eskuin eskuko hatz puntekin hartuta eta ez esku osoarekin; lepoan, masailezur parean eusten da.
- Borobilaren atzealdean jarri behar gera jaurtiketa norabideari bizkarra emanik.
- Eskuineko zangoak gorputzaren pisua eusten du. Ezkerreko oinak berriz behatz puntekin soilik lurra ukitzen du.
- Kirolariak gorputza bildu egingo du eta luzapen bortitz baten bitartez kirolariak ezkerreko zangoa aurreratuko du borobilaren bukaeratik gertu (atzerantz begira jarraitzen du).
- Une honetan eskuineko zangoa luzatzen da, gorputza jiratzen du eta besoa luzatzen du pisua aurrerantz jaurtiaz.
- Jaurtitzerakoan edo jaurti ondoren borobilaren aurrealdetik irten ezkero jaurtiketa balio gabea izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario